Udalaren
gastuaren "murrizketa eta kontrola" izango da jeltzaleen programaren
oinarrietako bat. Rafael Bengoa izango da EAJren alkategaia Aramaion. Bengoak
badu esperientzia Udal jardunean; izan ere, zinegotzi izan zen 1983tik 1987ra
bitartean.Nola hartu duzu erronka? Alde batetik kosta egin zait baiezkoa
ematea. Espero ez nuen gauza bat izan da; baina, lagunen eta batez ere
familiaren bultzadarekin eta adostasunarekin konprometitu egin naiz.Osatu
dituzue EAJren zerrendak. Nolako perfileko jendea dago? Gestioan
esperientzia duen jendea dagoela esango nuke. Adinari dagokionez, jende
gazte-gaztea ez da baina 60 urtekoak ere gazteak izan daitezke.EAJren
programa zertan oinarrituko da? Gastuen murrizketa edo kontrola behar dugu.
Bestalde, euskara mailan gestio integral bat egin behar dugu. Kultura mailan,
polo interesantea daukagu hemen goian: eskola, kiroldegia eta kultura etxea.
Uste dut hemen kultura polo bat egin beharko litzatekeela. Bestalde, Udalaren
eta Aldundiaren laguntzarekin, auzoak azpiegitura eta zerbitzuetan dotatu behar
ditugu. Kaleko maila berean egon beharko lirateke; auzoei garrantzia eman nahi
diegu. Uraren gestio integrala ere egin beharko litzateke. Ur garbien zerbitzua
hobetu egin beharko litzateke eta, gainera, saneamenduko urei ere buelta bat
eman beharko litzaieke. Azkenik, Aldundiarekin lan sakona eta serioa egin behar
dugu Aramaion nagusien egoitzaren zerbitzu batzuk ezartzeko. Gaur egun ez dugu
egoitzarik eta horrek asko mugatzen gaitu.Udal jardunean zer hobetu daiteke?
Berebiziko garrantzia duten gauza batzuk daude: Mendiolako IBZ zentroa
indartu egin behar da eta han egin den inbertsioa justifikatu. Urbanizazio
plana ere martxan jarri beharko litzateke: hamar urteko atzerapena dauka-eta.
Bestalde, hirigintza aldetik seriotasun bat behar da: hainbat gauza lizentzia
barik eta baimen barik egiten dira Aramaion. Hori arautu egin behar da.
Azpiegituren mantentze lan integrala ere eginbeharko litzateke. Eta, Biomasaren
proiektua ere birplanteatu egin beharko litzateke.
2015(e)ko maiatzaren 17(a), igandea
2015(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea
Udal gardena, laztasuna, euskararen garapena eta udalherriko zerbitzuekin berdintasuna proposamen bereziak dira
Rafael Bengoa EAJren
alkategaia izango da Aramaion. Udalentzat EAJren hautagaiek kudeaketa publikoko
esperientzia emango dute. Urtean zehar adierazi dute. Udal gardena, hurkoa,
kolaboratzailea eta eraginkorra proposatu dute. Lehenengo eta behin, aurrekoa
lortzeko, laztasuna gastuan nagusituko dira bere programan. Beste aldetik,
erabakiarekin euskararen garapenerantz ibiltzea eta culturaren kudeaketa
osoa egitea planteatu dute. Gainera auzo guztientzat zerbitzuez eta
azpiegiturez emateko beharrezko baliabideak kudeatuko dute. Udalherriko
eskainitakoekin berdintzea helburua izango da. Azkenik, aurkezpen serioa
egoitza egokia Aramaiori emateko egingo dute. Eta noski, EAJk, Aramaion ere,
egoera ekonomiko honetan, gizarte zerbitzu sistema mantentzeko eta enplegu
kalitatearekin lortzeko lan egingo du"
2015(e)ko maiatzaren 3(a), igandea
Rafael Bengoa: "Udala herritarrekiko hurbila eta laguntzailea izan behar dela uste dut"
Norekin izaten duzu nahiago
aisialdia igaro? Domekero joaten naiz mendira eta emaztearekin eta 8-10 pertsonako lagun
kuadrillarekin joaten naiz. Aurreko asteburuan Aloñako igoera ikusten izan
ginen, esaterako. Elkarrizketara
iPad-a eskuetan hartuta etorri zara. Teknologia berriak ere gogoko dituzu? Bai,
teknologiekin egunera egoten saiatzen naiz. Komunikabideak jarraitzen dituzu? Bai.
Irratia asko entzuten dut, batez ere autoan noanean. Telebista ere ikusten dut,
baina larregi izan barik; etxean 21:00ak arte normalean ez dugu telebista
pizten, ez daukagu ohiturarik. Eta egunkariei dagokienez, egunean bi, hiru edo
lau irakurtzea gustatzen zait. Esan behar dut egunkariak nahiago ditudala
paperean irakurri, Internet bitartez irakurtzea baino. Batxilergoa Frantzian ikasi zenuen. Trebea zara
hizkuntzekin? Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez ondo
moldatzen naiz. Ingelesez ere nahiko ondo dakit eta aleman apur-apur bat
badakit. Komunikazioan lan egindakoa
zara, ezta?Bai, nahiz eta administrazio ikasketak egin, Fagor
Etxetresnaken komunikazioan lan egiten nuen. Bezeroekin eta prentsarekin
harremanetan egoten nintzen, nazioarteko komunikazioa ere eramaten nuen eta
webgunetan buru-belarri sartuta ibiltzen nintzen. Eta sare sozialetan, zer moduz? Facebook
eta Twitter erabiltzen ditut, bakoitzak bere gauzak ditu. Facebook
lagunarterako erabiltzen dut eta informazioa berehala jasotzeko, berriz,
Twitter. Eta asko erabiltzen duzu
WhatsApp? Komunikatzeko egokiena horixe dela uste dut, eta bai,
asko erabiltzen dut. Hauteskundeetako
emaitzak eramango zaitu zure ardurak berrantolatzera? Espero
dut ezetz. Ziur nire bizia aldatuko duela, baina ez nuke nahi orain egiten
ditudan gauza batzuk galtzea. Historiako ikasketen erritmoa jaitsi egin beharko
nuke, baina horren bitartez egindako harremanak galtzea ez litzaidake
gustatuko. Goienagusiko kontuekin ere jarraituko dut, seguru.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)