Euskara,
kultura, aisialdia eta kirola: gazteei eta edadekoei zuzendutakoa.
Aramaio herri euskalduna da.
Aramaioar gehienok dakigu euskara. Hori oso inportantea da. Potentzial hori
ezin da inondik inora ahaztu eta, are gutxiago, galdu. Hori dela eta, Udalak
onartuta daukan erabilera-planaren aldeko dira Aramaioko jeltzaleak. “Gu
euskararen erabileraren alde gaude. Horregatik ba, euskararen erabilerari
bultzada emango diogu udaleko zerbitzuetan zein kalean herritarren artean”,
esan du alkate-hautagai den Rafa Bengoak. Hezkuntza-kontuak ere, oso gogoan
dituzte jeltzaleek. “Udalaren esku dagoen guztia egingo dugu Masusta Haurreskolaren
eta San Martin Eskolaren alde, baita DBH eta Batxilergoa egitera herritik
kanpora doazen neska-mutilen alde”, esan du Bengoak. Eskola-kirola
ere oso gogoko eta beharrezko ikusten du EAJ-PNVk. Hori dela eta, behar den
bultzalda emango diote. Bengoaren ustez, herrian diren kirol eta kultura
elkarteen lana estimagarria da. EAJ-PNV eurekin dago eta behar den laguntasuna
emango die. “Kiroldegiaren eta gainerako kirol azpiegituren mantenu-lanak
gogo-gogoan izango ditugu gure jardunean” adierazi du hautagaiak. Bestalde
zerra azpimarratu du: “Bidegorria egingo dugu, Aramaio Deba Goienarekin lotuko
duena. Hartara, errepidetik doazen oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna
babestuko dugu”.Aurreko horiek garrantzitsuak badira ere, Bengoak ezinbestekotzat
jotzen du koordinazioa: “Eskolaren, kultur etxearen eta kiroldegiaren arteko
koordinazioa, planifikazioa eta optimizazioa bultzatuko dugu”.
Gizarte
zerbitzuak eta bendintasuna Beharrean edo premian aurkitzen
diren pertsona guztien eskueran egongo diren kalitatezko zerbitzuen alde dago
alderdi jeltzalea. “Aramaiok Aldundiarekin batera jardun beharra dauka.
Horretan ahaleginduko gara”. Irmotasun bera erakutsi du Bengoak berdintasunari
dagokionez. “Berdintasuna oso garrantzitsua da guretzat. Hori dela eta,
berdintasuna modu errealean ekarriko duten politikak martxan jarriko ditugu”.