Eraginkorra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Eraginkorra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

EAJ-PNVren alkate-hautagaiaren karta



Lagun hori,
Rafa Bengoa naiz, EAJ-PNVk Aramaioko alkatetzarako aurkezten duen hautagaia. Beste asko bezala, Aramaiok bizi duen egoeraz jabetuta, kezkatuta nago. Gure herrian somatzen dugun geldialdia konpontzeko neurriak jarri beharrean gaude, lehenbailehen hobekuntza-jarduerak abian jarrita.Hori dela eta, EAJ-PNVn  egiazko konpromisoa hartu dugu: Aramaiok aurrera egin dezan lan arduratsua egingo dugu. Zelan? Gertutik lan eginaz, modu garden edo trasparentean, eraginkortasunez eta ardura osoz. Alkate-hautagaia naizen aldetik, ardura bat eta bakarra dut: udalaren kudeaketa edo gestinoa bizkortzea. Zertarako? Gauzak aldatzen hasteko eta premiazko hobekuntza-proiektuak kudeatzen hasteko.Utzikeria edo nagikeria albo batera utzi beharrean gaude Aramaion. Gogotsu gaude, berandu baino lehen lanean jartzeko. EAJ-PNVren hautagai-zerrenda edo kandidatura, Aramaio ondo ezagutzen dugun gizon eta emakumeek osatzen dugu. Zerrenda berritua da, esperientziaduna eta gai desberdinen ezagutza duena. Ilusioz beteta eta gogotsu gatoz. Aramaio loalditik ateratzeko ilusioz eta gogoz gatoz. Zintzo eta zuzen kudeatu nahi dugu Udala. Gardentasuna, gertutasuna eta ardura dira gure bide-lagunak. Eta horietan oinarrituko da gure eguneroko lana. Garapen ekonomikoari, euskarari, kulturari eta kirolari lotutako pertsonak gara. Baina, batez ere, pertsonei estu-estu lotutako pertsonak gara. Aramaiok bizi duen egoerari aurre egingo dion alternatiba gara. Aramaion ezer baino lehen aldatu behar da politika egiteko modua, herria egiteko modua. Horixe gura dugu eta horretara gatoz. Ziur naiz, guztiok elkar hartuta, gure herriak, Aramaiok, bere lekua izango duela Euskadiko udalerrien artean. Aramaio maite baduzu eta gurekin bat baldin bazatoz, ez izan zalantzarik. Eman botua EAJ-PNVren zerrendari. Aramaioren etorkizuna zure esku dago. Besarkada bat,
Rafael M. Bengoa 
EAJ-PNVren alkate-hautagaia

2015(e)ko maiatzaren 17(a), igandea

Gestioan esperientzia duen jendearekin osatu dugu EAJren zerrenda



Udalaren gastuaren "murrizketa eta kontrola" izango da jeltzaleen programaren oinarrietako bat. Rafael Bengoa izango da EAJren alkategaia Aramaion. Bengoak badu esperientzia Udal jardunean; izan ere, zinegotzi izan zen 1983tik 1987ra bitartean.Nola hartu duzu erronka? Alde batetik kosta egin zait baiezkoa ematea. Espero ez nuen gauza bat izan da; baina, lagunen eta batez ere familiaren bultzadarekin eta adostasunarekin konprometitu egin naiz.Osatu dituzue EAJren zerrendak. Nolako perfileko jendea dago? Gestioan esperientzia duen jendea dagoela esango nuke. Adinari dagokionez, jende gazte-gaztea ez da baina 60 urtekoak ere gazteak izan daitezke.EAJren programa zertan oinarrituko da? Gastuen murrizketa edo kontrola behar dugu. Bestalde, euskara mailan gestio integral bat egin behar dugu. Kultura mailan, polo interesantea daukagu hemen goian: eskola, kiroldegia eta kultura etxea. Uste dut hemen kultura polo bat egin beharko litzatekeela. Bestalde, Udalaren eta Aldundiaren laguntzarekin, auzoak azpiegitura eta zerbitzuetan dotatu behar ditugu. Kaleko maila berean egon beharko lirateke; auzoei garrantzia eman nahi diegu. Uraren gestio integrala ere egin beharko litzateke. Ur garbien zerbitzua hobetu egin beharko litzateke eta, gainera, saneamenduko urei ere buelta bat eman beharko litzaieke. Azkenik, Aldundiarekin lan sakona eta serioa egin behar dugu Aramaion nagusien egoitzaren zerbitzu batzuk ezartzeko. Gaur egun ez dugu egoitzarik eta horrek asko mugatzen gaitu.Udal jardunean zer hobetu daiteke? Berebiziko garrantzia duten gauza batzuk daude: Mendiolako IBZ zentroa indartu egin behar da eta han egin den inbertsioa justifikatu. Urbanizazio plana ere martxan jarri beharko litzateke: hamar urteko atzerapena dauka-eta. Bestalde, hirigintza aldetik seriotasun bat behar da: hainbat gauza lizentzia barik eta baimen barik egiten dira Aramaion. Hori arautu egin behar da. Azpiegituren mantentze lan integrala ere eginbeharko litzateke. Eta, Biomasaren proiektua ere birplanteatu egin beharko litzateke.

extua: Goiena -Arantzazu Ezkibel-

2015(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

Udal gardena, laztasuna, euskararen garapena eta udalherriko zerbitzuekin berdintasuna proposamen bereziak dira




Rafael Bengoa EAJren alkategaia izango da Aramaion. Udalentzat EAJren hautagaiek kudeaketa publikoko esperientzia emango dute. Urtean zehar adierazi dute. Udal gardena, hurkoa, kolaboratzailea eta eraginkorra proposatu dute. Lehenengo eta behin, aurrekoa lortzeko, laztasuna gastuan nagusituko dira bere programan. Beste aldetik, erabakiarekin euskararen garapenerantz ibiltzea eta  culturaren kudeaketa osoa egitea planteatu dute. Gainera auzo guztientzat zerbitzuez eta azpiegiturez emateko beharrezko baliabideak kudeatuko dute. Udalherriko eskainitakoekin berdintzea helburua izango da. Azkenik, aurkezpen serioa egoitza egokia Aramaiori emateko egingo dute. Eta noski, EAJk, Aramaion ere, egoera ekonomiko honetan, gizarte zerbitzu sistema mantentzeko eta enplegu kalitatearekin lortzeko lan egingo du"