Alkate-hautagai
den Rafa Bengoaren apustuen zerrenda aberatsa da. Mendixolan bideratu beharreko
ikerketari eman nahi dion bultzadarekin hasten da eta biomasaren erabilerarekin
bukatzen da. Tartean hor dago, besteak beste, gauzatuko duen bidegorri berria.
10
urtetik gorako atzerapena daraman Hirigintza Plana martxan jartzeko konpromisoa
hartu du EAJ-PNVren izenean Aramaioko alkatetzarako hautagaia den Rafa Bengoak.
Helburua honako hau da: herriko auzo guztiei Ibarrak dituen besteko zerbitzuak
ematea.
Horretaz
gain, ingurumena, kultura, gizarte-zerbitzuak eta enpleguak dira Aramaioko
EAJ-PNVren egitasmoen ardatza.
Ingurumena:
egintzak eta hezkuntza
Uraren
sistema araztailea, Ibarrak dituen beharretara egokitu nahi du EAJ-PNVk eta
hondakin-urak Deba Goienako partzuergoan sartu. Horiek dira lehentasunak.
Kontsumitzekoa
den urak hartzeko guneak babestuko dira eta, aldi berean, ura aurreztearen
garrantzia azpimarratuko da.
Biomasari
loturiko proiektuari tokatzen zaion neurria ematearen aldekoa da Rafa Bengoa,
biomasa propanoaren alternatiba izan dadin.
Era
berean, zaborren bilketa sistematikoa egitearen aldeko dira jeltzaleak, zaborra
sortzen den lekuan bertan. Horretarako, hondakin organikoei zuzendutako
bosgarren zabor-ontziaren erabilera bultzatuko da. Era berean, obra- eta
inausketa-hondarrak jasotzeko garbiguneen alde egingo da.
Enplegua
eta prestakuntza: labore-lurretik teknologia berrietara
EAJ-PNVren
ustez, Aramaiok gaztediari zuzenduriko enplegu-aukerak eman ditzake. Nola?
Batetik, abeltzaintza- eta nekazaritza-jarduerei laguntza emanez eta, bestetik,
Mendixolako berrikuntza-zentzuaren aukerei bultzada emanez.
Teknologia
berrien inguruan sustatu beharreko ekintzailetasuna aukera erreala da. Horrek
Itelazpirekin izan beharreko elkarlana eskatzen du, zuntz optikoa eta 4G
konexioa jartzeko.